2017/01/25 20:00

Potosi, hitzaldia

Potosi, hitzaldia
Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

Ander Izagirrek eskainiko du potosi hitzaldia.

Cerro Rico de Potosi, mendi guztien enperadorea, mineral guztien piramidea, altxor guztien palazioa, zabortegi bat da orain: egunero lurpera sartzen diren hamar mila meatzarien gainean erortzeko zorian dagoen hondakin-mordoa.

Potosin aberastasun handienaren eta pobrezia gorrienaren mekanismoak daude.Potosin biolentzia dago. Eta katearen amaieran hamabi urteko neska bat dago, meatzera lanera sartzen dena. Neska horren izena Alicia da eta Potosik bere istorioa kontatzen du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!