Ataria bertso jaialdia 2017

Leidor beteta, beste urtebetez

Ataria 2017ko urtarrilaren 21a

Ataria bertso jaialdia izan da arratsaldean Tolosako Leidor aretoan. Beste urtebetez, itxura ederra hartu du aretoak: aulki guztiak beteta sei bertsolariak entzuteko prest. 

Urteroko hitzordua bihurtu da Ataria bertso jaialdia eskualdeko herritarrentzat. Gaurkoan, Oihana Iguaran, Amets Arzallus, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Andoni Egaña eta Sustrai Colina aritu dira kantuan, eta Amaia Agirre izan da gai-jartzailea. 

Askotariko gaiak ezarri ditu Agirrek, eta saio ederra entzun ahal izan dute bertaratutakoek. Mila esker beste behin Leidor aretoa bete duzuenoi.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!