(H)ari naizela

«Txolarreren 10. urteurrena ospatzeko sortu zen bertso jaialdia»

Jon Miranda Txolarre Irratiko esatari izan zen, eta bera izan zen Txolarre irratiaren bertso jaialdiaren lehen edizioan antolatzen aritu zenetako bat, gaur egun Ataria bertso saioa denaren aurrekaria. Lehen urte hura prestatzeak ekarri zuen lana, eta aldi berean, jaialdiaren beraren ibilbidea ere errepasatu dugu.

Imanol Artola Felix bera ausartu da sutondoko bertsoak kantatzera (H)ari Naizela irratsaioaren lehen urtemugan.

Jon Miranda Txolarre Irratiko esatari izan zen eta bera izan zen Txolarre irratiaren bertso jaialdiaren lehen edizioan antolatzen aritu zenetako bat, gaur egun Ataria bertso saioa denaren aurrekaria. Horren haritik, lehen urte hura prestatzeak ekarri zuen lana, eta aldi berean, jaialdiaren beraren ibilbidea ere errepasatu dugu 43. (H)ari Naizela irratsaioan.

Horrez gain, Jon Mirandaren bertsozaletasunaz jardun gara hizketan luze eta zabal eta iazko Ataria bertso-saioko bertsoaldi batzuk entzuteko aprobetxatu dugu:
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Unai Mendizabal, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi.

Irratsaioa amaitzeko Benito Lertxundiren Jaun Baruak kantu tradizionala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!