Juan Kruz Mendizabal apaiza zigortu du Elizak, sexu abusuak egotzita

Ataria 2017ko urtarrilaren 10a

Gotzaindegiak zabaldutakoaren arabera, bi adingabekori "ukituak egitea" leporatzen diote. Mendizabalek bere apaiz ibilbidea Tolosan hasi zuen, 90eko hamarkadan.

Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillak iazko martxoan izan zuen salaketen berri, eta handik hilabetera kargugabetu zuten Juan Kruz Mendizabal, ordura arte Gipuzkoako bikario nagusi zena. Gotzaindegiak zabaldu duen informazioaren arabera, 2001ean eta 2005ean gertatutako abusuak jasotzen dira salaketa horietan, zehazki bi adingaberi egindako "ukituak".

Ohar baten bidez Eliza katolikoak jakinarazi du gertakariak "egiaztatu" ostean, Mendizabal errudun jo dutela eta "zuzenbide kanonikoan jasotako zigorrak" ezarri dizkiotela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!