Topic zentroak Hariak mugituz! tailerra antolatu du. Abenduaren 26tik 30era hari bidez mugitzen diren txotxongiloak egiten ikasi ahalko dute 6 urtetik gorako haurrek Tolosako txotxongiloen etxean. Zehazki animaliak egingo dituzte, guztiekin oihan handi bat osatzeko. Tailerrak 40 euro balio ditu eta 09:30etik 12:30era izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?