Pasahitza (zaharra)

Maroko eta Espainia arteko mugan, eskubideen urraketa, beste behin

Ataria 2016ko abenduaren 22a

Elena Egiguren abokatu eta bitartekariak Maroko eta Ceuta arteko mugan, Tarajal izenekoan, milaka emakumek egunero bizitzen dutena kontatu digu.

Emakume porteatzaile moduan ezagutzen dira, 7.000 inguru dira egunero Marokotik Espainiara igarotzen direnak helburu bakar batekin, Ceutan zain duten merkantzia hartu, eta Marokora sartu. Merkantzia hori arropa. teknologia, janaria izan daiteke, eta poltsa handietan eramaten dute 60-90 kilo arteko pisua izan dezakelarik. Zama bizkarrean eramaten dute emakume horiek. Merkantzia modu horretan lurralde batetik bestera igarota zergak ordaintzea ekiditen dute, eta urtero 400.000 euro inguru mugitzen duela uste da. Hori guztia emakume hauek pairatzen duten jazarpen, gehiegikeria eta giza eskubideen etengabeko urraketak kontuan izanik, eta bitartean, Espainiak beste aldera begiratzen du muga horretan egiten dena ederki dakien arren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!