Piromanoen urteurrena, inauteri garrez

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko abenduaren 17a

Bonberenearen 19. urteurreneko ospakizun gorena dute gaurkoa, urteroko kalejira eta bazkariarekin; txaranga izan da festa giroa kalean zabaltzearen arduraduna. 

Hemeretzi urte behin bakarrik beteko dituztela eta, aurren urteurrenetan bezala, abendua hitzorduz bete du Bonbereneak. Kontzertuak nagusi dira, bai, baina askotariko afizioei lekua eskainiko die etxe koloredunak. Gaur, ordea, festa-giroko larunbatarekin bate eginez, urteurreneko egun handia dute piromanoek: kalejira eta bazkaria izan dituzte. 

Txarangako betiko kideekin batera, urteurreneko kalejiran Tolosako beste hainbat musikarik eta sasi-musikarik bat egiten du festarekin, eta ez da harritzekoa: gabonak oraindik iristeko daudela ere, tolosarrei piztu zaie inauterien harra, Bonberenea Txarangari esker. 

Alde Zaharrean barrena ibili dira, eta San Estebaneraino igo dira gero, bazkari legea egiteko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!