Bizikidetzan emakumeek duten ahotsa, hizpide

Ataria 2016ko abenduaren 13a

'Literatura, gatazka, memoria' mahai ingurua izan zen Bizikidetza Foroaren barruan.

Bertha Gaztelumendiren dokumentalak eta solasaldiak itxiko du Tolosako Bizikidetza Foroaren neguko zikloa, bihar.

Azaroan hasi eta abenduan amaituko da bizikidetza saretzeko hiru esparru garrantzitsurekin osatutako egitaraua. Literaturak ireki zuen hitzordu zerrenda, eta kazetaritzatik ere begiratu zioten euskal gatazkaren egungo egoerari. Orain, emakumeek bizikidetzan izan dezaketen begirada eta ahotsa plazaratuko ditu foroak.

Bertha Gaztelumendiren Mariposas en el hierro dokumentala proiektatuko dute, lehenik, 19:00etan, Topic zentroan.

Ondoren, Gaztelumendi zuzendariarekin berarekin solasaldia izango da, dokumentalak emandako gaietan sakondu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!