Gizonezko bat atxilotu dute Tolosan, 26 gramo kokaina eta 1.000 euro edukitzeagatik

Tolosaldeko Ataria 2016ko abenduaren 12a

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbat arratsaldean atzeman zuten 29 urteko gizonezkoa, droga trafikoa egotzita.

Ertzaintzaren oinezko patruila prebentzio lanetan ari zen, larunbatean, 14:00ak aldera, eta gazte batek ertzainen susmoa piztu zuela azaldu dute, ezkutatzen saiatu zelako. Ertzainek gelditzeko eskatu zioten, eta orduan saiatu zen gizonezkoa ihes egiten.

Gaztea identifikatzeari ekin ziotenean, gizonezkoak berak aitortu zuen droga zeramala, poltsikotik plastikozko poltsa bat ateraz: 20 gramo kokaina inguru zeuden poltsa batean, eta gramo banako beste sei poltsa txiki zeramatzan tabako paketearen barruan. Drogaz gain, gazteak 1.025 euro zeramatzan diru-zorroan. 

Horrenbestez, ertzainek 29 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, droga trafikoa leporatuta. Atxilotua Ertzain etxera eraman zuten, epaiketaren zain egoteko; atestatua eta atzemandako materiala entregatuko dituzte bertan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!