Xixterak abiaduraz blai, eta alai

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko abenduaren 3a

Jose Inazio Elolaren omenezko III. txapelketa hasi da, gaur, Tolosako Beotibar pilotalekuan. 

Hirugarren urtez, Jose Inazio Elolaren omenezko zesta punta txapelketa antolatu du Beotibar zesta punta eskolak; aurtengoa, gainera, Xixtera zirkuituaren hitzorduetako bat da. 

18:00etan ekin diote jaialdiari, eta kinielen errotazio abiadura ia pilotarena bezain azkarra izan da, ikusleen begietan. Larunbateko norgehiagoken ondoren atseden hartuta, Elolaren omenezko txapelketaren finalak datorren ostegun goizean izango dira, abenduaren 8an, Beotibarren. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!