Lehen ideia-zaparrada, datozen 10 urteei begira

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko azaroaren 9a

Argazkia: Tolosako Udala

Tolosatzen parte hartze prozesuko bigarren fasea atzo hasi zuten; 80 herritar inguru elkartu ziren, hurrengo urterako proposamen zehatzak egiteko asmoz.

Joan den ikasturtean ekindako parte hartze prozesua elikatzen jarraitzen dute tolosarrek, proposamen zehatzen fasean. Atzo izan zen bigarren faseko lehen bilkura, eta 80 herritarretik gora elkartu ziren kultur etxeko hitzorduan.

Datozen 10 urteetan Tolosak izan beharreko garapena lau esparrutan banatu, eta ideia-zaparradak nagusi izan ziren, 19:00etatik 21:00etara bitarteko lan-saioan. Atzokoa hasiera besterik ez zen izan, ordea, datorren asteartean bigarren hitzordua izango baitute, 19:00etan, kultur etxean; bilera irekia izango da, atzokoaren moduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!