48. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Maila «bikaina» abesbatzen lehen egunean

Asier Imaz 2016ko urriaren 28a

Gaur arratsaldean hasi da 48. Tolosako Abesbatzen Lehiaketa. Leidorren jende ugari elkartu da, eta txalo ugari entzuteko aukera izan da. Bertan izan direnen esanetan, "lehiaketa maila bikainarekin hasi da".

Asteartera arte iraungo du abesbatzen lehiaketak. Guztira 17 taldek parte hartuko dute lehian, izan ere, Filipinetako abesbatza ez da Tolosara etorri.

Lehenengo saioa eta lehiaketaren hasiera gaur arratsaldean izan da. Musika profanoa deiturikoarekin lau ahots talde aritu dira kantuan. Maila oso polita erakutsi omen dute, adituen arabera. Entzuleen txaloak behintzat ez dira falta izan, baita emanaldia amaitu ondoren, Leidor kanpoan. Ingelesak, kubatarrak, alemaniarrak eta Herbehereetatik etorritakoak izan dira oholtzan. Azken hauek ikuskizun alai eta polita eskaini dute. Hain justu, Leidor kanpoan hauek txalotu dituzte.

Bihar lehiaketak 11:00etan jarraituko du, Santa Klara elizan. 19:30etik aurrera, berriz, Leidorren.

Erlazionatuak

Ahotsen ordua da

Imanol Garcia Landa 2016 urr 27 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!