Xepla elkarteak, pintxorik onena

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko urriaren 22a

Mikologika asteak Tolosaldeko elkarteen arteko pintxo lehiaketa izaten du hitzordu garrantzitsuenen artean; Zerkausia izan zuten aterpe.

Txanpi On Fest ekitaldiak Tolosako publikoa banatu zuen atzo iluntzean, baina guztiak helburu bakarra zuten: perretxikoekin egindako jakiak dastatzea. Berdura plazan ukitu berritzaileekin jandakoa, Tolosako eta inguruko elkarteen ukituarekin dastatu ahal izan zuten Zerkausian.

Sormena eta berrikuntza txertatzen saiatu ziren sukaldari amateurrak, eta Ibarrako Xepla elkarteak asmatu zuen hobekien, betiko osagaien eta sukalde moldeen artean: lehiaketa irabazi zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!