Urriaren 21arekin, hiru gai nagusik hartu dute Tolosako Hamaiketakoa. Batetik, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunak. Olatz Leis tolosarra ikerlaria da, eta minbizia sendatzeko entsegu klinikoetan aritzen da. Duela bi urte beren enpresa propioa sortu zuten, eta buru-belarri dabil, beraz, StemTek Therapeutics-en.
Bestalde, Xabier Artola irurarra eta Idoia Besada pasaitarrarekin solasean aritu gara. Tolosako Udaberri dantza taldeko kide dira biak, eta Euskal Herriko 40. dantza txapelketa irabazi zuten joan den larunbatean.
Azkenik, martxoaren 19ra begira jarri da irratsaioa, Tolosaldeko Giltzarriaren harira. Joan den ekainaren 5ean iragarritako galdeketa-datari begira, 38 pertsonako batzorde sustatzailea aurkeztu dute Topic zentroan. Haien bozeramale izango da sei kideko talde motorra: Oihana Iguaran, Iker Ariznabarreta, Ioseba Mateos, Periko Peñagarikano, Marijo Esnaola eta Mikel Artola.