Irene Caminos, Euskadiko txapeldun

Ataria 2016ko urriaren 19a

Argazkia: Irene Caminos tolosarrak lehen postua lortu du Euskadiko Txapelketan.

Irene Caminos tolosarrak lehen postua lortu du Trialeko Euskadiko Txapelketan, junior eta senior mailan.  

Euskadiko Txapelketako azken proba izan zen igandean Irunen. Caminosek 35 puntu lortu zituen, eta puntu bateko aldea atera zion bigarrenari. Ivan Garrues Garcia sailkatu da bigarren.

Lehen proban hirugarren postua lortu zuen tolosarrak 15 punturekin. Bigarren proban, Caminosek lortu zuen puntuaziorik handiena -20 puntu- eta buelta eman zion sailkapenari. 35 puntu lortu zituen guztira eta txapelketa irabazi zuen. "Ez nintzen oso ondo hasi baina ondo bukatu nuen. Lehiaketa honekin amaitu da aurtengo denboraldia eta oso gustura nago aurten egindako lan guztiarekin", adierazi du Caminosek.

Sailkapena

1. Irene Caminos Yarza: 35 puntu

2. Ivan Garrues Garcia: 34 puntu

3. Raul Ros Charral: 20 puntu

4. Ivan Molinero Perez: 13 puntu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!