2016/10/26 19:30
Mikel Aizpuru Murua, EHUko irakaslea eta UEUko kideak emango du hitzaldia, pleno aretoan.
XIX. mende bukaeratik Tolosak toki nabarmena izan du euskarazko kultura idatzian. Eusebio Lopezen inprimategia eta Patrizio Orkatzategi parrokoa izan ziren haien oinarri. XX. mende hasieran abertzaletasuna zabaldu zenean hainbat tolosar azaltzen dira haren garapenean Gipuzkoan. Eurentzat euskara eta abertzaletasuna oso lotuta zeuden. Haien arteko izen ezagunenak: Isaac Lopez Mendizabal, Jose Eizagirre, Doroteo Ziaurriz, Jose Maria Agirre Lizardi eta Antonio Maria Labayen dira, beste askoren artean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?