Plazara, eta Kale Nagusira

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko urriaren 4a

Tolosako Arte kalean apaingarri berriak prestatu dituzte, udazkenari ongietorria emateko; euskara ardatz, hiztegiko hitz solteak nahiz esamoldeak baliatu dituzte balkoi eta denda atariak atonduz.

Izenari bizkar emanez, Tolosako Kale Nagusia bigarren mailako igarobideen zerrendan egon izan da urtetan, komertzioaren gorabeherak tarteko. Plaza Zaharretik Gorriti plazarainoko bideak, ordea, behin batez izandako garrantziaren pisua hartu, eta sormenaren esparruetara bideratu du, merkatari eta bizilagunen eskutik. Aurreko ikasturtean landareekin egin bezala, euskarari gorazarre egiteko baliatu dute, orain, udazkena. Horrela, balkoiak eta hormak baliatu dituzte euskararen zenbait hitz eta esamolde aukeratu eta, kaletarrak ez ezik, kalea ere euskalduntzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!