Entzule izatearen saria

Ataria 2016ko urriaren 1a

ATARIA IRRATIA-k eta Tolosako Azokak egiten duten hileroko lehiaketa irabazi du Esther Videra Moratok. Sariduna, baina, ezin izan da Zerkausira gerturatu eta bere anaiak, Juanan Viderak, jaso du baserritarren produktuekin mimoz osatutako sorta. Juananek eta bere semeak azokan egon ohi den baserritar baten eskutik jaso ditu produktuak.

ATARIA IRRATIA-ko Pasahitza saioa goizero 107,6 fm frekuentzian sintonizatu eta egunero-egunero esatariek luzatutako galdera errazari erantzuna ematea da saria irabazi ahal izateko egin beharreko bakarra. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!