Azken egunak, egutegiari aurpegia jartzeko

Tolosaldeko Ataria 2016ko irailaren 29a

40 irudi finalisten artean bakarra aukeratu beharko dute erakusketako bisitariek.

TolosanKlisk argazki lehiaketa larunbatera bitarte izango da zabalik; 2017ko egutegiko azala aukeratu ahal izango dute herritarrek.

Ura Iturralde eta Iñigo Royo argazkilariek fin-fin egin zituzten etxeko-lanak, ikasturtea hasterako. TolosanKlisk lehiaketaren barruan, 2017ko egutegia jantziko duten 40 irudi onenak hautatu zituzten, Aranburu jauregiko erakusketa onduz; orain herritarrena da hitza.

Larunbatera bitarte Tolosako komertzioa gaitzat hartuta ateratako erretratuak ikusgai izango dira Aranburu jauregian, eta herritar bakoitzak bere gustukoenari botoa eman ahal izango dio. Internet bitartez botoa eman nahi duenak, berriz, igandera bitarte izango du aukera.

Aipatzekoa da, argazki gustukoena aukeratzen duten guztien artean iPad bat zozkatuko duela Tolosako Udalak. Egutegiko azala beteko duen argazkia nahiz gainerako 12 irabazleak, berriz, datozen asteotan iragarriko dituzte.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!