Koreako Irekia irabazi du Lara Arruabarrenak

Asier Imaz 2016ko irailaren 27a

Bi orduko iraupena izan du Seulen jokatu den finalak: tenislari tolosarrak hiru setetan gainditu du Monica Niculescu errumaniarra: 6-0; 2-6 eta 6-0.

Lara Arruabarrena tolosarrak bere tenis ibilbideko bigarren irekia lortu zuen igandean, Seulen. Arruabarrena munduko 90. postuan dagoen tenislaria da, eta Koreako Irekiaren finalean 55. aurka jokatzen zuen. Monica Niculescu errumaniarra gainetik pasa zuen lehen jokoan tolosarrak: 6-0. Finala berdintzea lortu zuen ondoren Niculescuk, 2-6ko batekin bigarren jokoa irabazita. 24 urteko eskualdeko tenislariak, ordea, ez zuen etsi, eta lehen jokoan egin bezala, hirugarrena ere irabaztea lortu zuen. Set erabakigarri horretan ere 6-0koa izan zen emaitza.

Seulen lortutako saria zirkuitu profesionalean lortzen duen bigarrena da. 2012. urtean Kolonbiako Cali hirian lortu zuen lehena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!