Bi zauritu kamioi istripua medio, Tolosan

Ataria 2016ko irailaren 26a

N-1 errepidean, Tolosa parean, 432. kilometroan, Gasteizerako noranzkoan bi erreiak itxita daude. Kamio batek guraizearena egin eta gainean zeraman zama galdu du, bobina batzuk. Kotxe bat ere tartean da. Larrialdi zerbitzuak une honetan lanean ari dira, zaurituak artatzen eta errepidea garbitzen, Segurtasun sailak Tolosaldeko Ataria-ri jakinarazi bezala. Kotxe ilarak sortzen ari dira N-1 errepidean Gasteizerako noranzkoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!