Gazteak kalean plataformaren lehen batzarra egin dute

Ataria 2016ko irailaren 21a

Asteartean egin zuten Gazteak Kalean plataformaren lehen batzarra. Plataformako kideek adierazi dutenez, "jende ugari hurbildu zen, eta jendea gogotsu agertu da".

35 pertsona inguru bildu ziren lehen batzarrean. Hemendik aurrera zer egin eztabaidatzen eta erabakitzen aritu ziren. Plaformaren helburua izango da gazteei babesa ematea eta kasua zabaltzea: "Tolosa herriaz gain, Tolosaldean eta Gipuzkoan zabaldu nahi dugu hiru gazte horien kasua".

Plataforma, "jazarpen polizialari" aurre egiteko

Gazteak Kalean plataforma "jazarpen polizialari" erantzuteko sortu dute, asteazkeneko prentsaurrekoan jakinarazi zutenez. 38.000 euroko zigor ekonomikoa eta bost urte erdirainoko espetxe zigorra eskatu diete hiru gazteri, 2015eko inauteriak liskar batzuengatik, plataformako kideen arabera.

Horretaz gain, zigor ekonomikoa jaso dute Ezpala gaztetxearen desalojoan parte hartu zuten hainbat gaztek. Helburu "argia" dute zigor horiek, salatu zutenez: "Sistema kapitalista heteropatriarkalaren aurka borrokatzen duen gazte mugimendua jazartzea".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!