Azken aparrak dastatzen

Ane Urkola 2016ko irailaren 17a

Azken txanpan sartu da Tolosako Garagardo Azoka. Larunbata izanik, jendez bete da arratsaldean Zerkausia. 

Arratsaldean ez zegoen mahai bat ere libre Zerkausian; hirugarren eguna bada da ere, zerbeza dastatzeko gogoz dira oraindik tolosarrak.

20 garagardo dastatzeko aukera dago TAKEk antolatutako garagardo azokan; horietako hiru, gainera, Euskal Herrian ekoitzitako artisau garagardoak dira. Edanari laguntzeko, afaltzeko aukera ere izango da Zerkausian. 

Giroa alaitzeko, txaranga doinuak izango dira gauean. Goizaldeko 2:00ak arte egongo da irekita azoka; egarriz dagoenak, beraz, badu asetzeko denbora oraindik.

Erlazionatuak

Lau egunez, aparretan

Itzea Urkizu Arsuaga 2016 ira 15 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!