Pitxarrak, gora!

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko irailaren 16a

Tolosar batzuk oso goiztiar ibili ziren atzo, lehen garagardoa dastatzeko.

Atzo arratsaldean ireki zuen Tolosako garagardo festa eta, igandera bitarte, Zerkausiaren bueltan ez da beste konturik izango.

Osteguna egun lasaiena izaten omen da, igandearekin batera, baina asteburu goseak eta pintxo-potearen indarrak afaltiarrez bete zituen, atzo, Zerkausiko mahaiak.

Garagardo zaleen artean jada zabalduko ziren bai ala bai dastatu beharreko zenbakiak, eta gaur izango da bigarren erronda. DJ Bullen doinuek girotuta, pitxarrak gora, topa egitea izango da dantzarik onena.

Erlazionatuak

Lau egunez, aparretan

Itzea Urkizu Arsuaga 2016 ira 15 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!