Lagunarteko prestakuntza aparta

Iñigo Otaegi 2016ko irailaren 9a

Denboraldia ate joka duten aitzakiarekin, Tolosa CF-ko neskek bi partida jokatu zituzten astearte arratsean, Añorga eta Zarautzen aurka. Entrenamendu paregabea izan zen denboraldi berriari begira.

Eguzkipean, ederra zegoen Berazubiko zelaia, eta norgehiagokak ere hala moduzkoak izan ziren. Giro sargoriari aurre eginez, hiru norgehiagoka jokatu zituzten, Añorga, Zarautz, eta Tolosako neskek. 18:00etan hasi zen Tolosa eta Añorgaren lehia estua, bi taldeen joko moldea ez zen izan eraginkorra, hutsean amaitu baitzen arratsaldeko lehena.

19:00etan, urdinek erlaxatzeko parada izan zuten, Añorga eta Zarautz jokatzen ari ziren bitartean. Nahiz Zarautzeko aurrelariak lehen gola erdietsi, markagailua parekatzea lortu zuten Añorgako neskek. Zarauzko taldea aurretik zihoala, partida erabaki zezakeen penaltia huts egin zuten.

Azkenengo partidan, Zarauzko neskek tolosarrek baino arnasaldi larriagoa izan arren, kanpokoak izan ziren baloia sareratzeko gauza izan zirenak. Emaitzei bizkar emanda, abagune egokia izan zen denboraldiko aurkariak ezagutzeko; hain justu ere, tolosarrak Añorgarekin ariko dira nor baino nor, lehen jardunaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!