Tolosa CF Atletismo eskolaren hasiera

Ataria 2016ko irailaren 1a

Tolosako atleta txikienek errutinara buelta hartuko dute, irailaren 5etik aurrera.

Infantil mailako haurrek (2003 eta 2004an jaiotakoek) astelehen, asteazken eta ostiraletan entrenatuko dute, 17:30ean hasi eta 18:45 bitarte.

Alebin mailakoek (2005 eta 2006an jaiotakoek) bi talde osatuko dituzte. Lehen taldea, astelehen eta asteazkenetan entrenatuko da; bigarrena, aldiz, astearte eta ostegunetan. Bi taldeen ordutegia berbera izango da, 17:30etatik 18:30etara.

Azkenik, benjamin eta benjaminaurrekoek (2007 eta 2010 artean jaiotakoek) bi egun izango dituzte aukeratzeko, asteartea edo ostirala; ordubeteko lan saioa izango dute, 17:30etatik 18:30etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!