Zilarrezko mailara egokitzen

Tolosaldeko Ataria 2016ko abu. 29a, 10:35

Pasa den astean hiru partida jokatu ditu Tolosa Eskubaloiak, eta horietatik bi zilarrezko mailako taldeen aurka. Gijon taldearen kontra 14-12 galdu zuen, eta Torrebalonmano arerio izan zuten partidan, 15-11. Nahiz bi partidak galdu, bigarren maila ezagutzen joateko aukera ona izan zen.

Ostegunez jokatu zuten urdinek lehen partida, Egiaren aurka. Maila bat beheragoko taldea da Egia, eta hori markagailuan antzeman zen. Partida guztian zehar agintzen joan eta gero, 31-36 irabazi zuten Tolosako mutilek.

Igaro den asteburuan, Torrelavegako torneoa jokatu dute urdinek. Bertan, zilarrezko mailako bi talderen kontra jokatu dute: Gijon eta Torrebalonmano. Lehen partidan Gijon izan zuten aurrean, eta 14-12 galdu zuten, norgehiagoka estu baten ostean. Bigarren partidan, Torrebalonmano taldearekin lehiatu ziren tolosarrak, eta 15-11 galdu zuten. Bi porrot jaso arren, norgehiagoka estuak izan ziren, azken minutuetan erabakitakoak. Ilusioz daude eskubaloi jokalariak, denboraldi berriaren atarian.

Aste honetan, beste bi partida jokatuko dituzte. Asteazkenean, 19:30ean jokatuko dute Zarautzen aurka, kanpoan. Ostiralean, berriz ere Torrenbalonmano izango dute aurkari, Usabalen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!