Aurre denboraldia bide onetik hasi dute urdinek

Ataria 2016ko abuztuaren 22a

Tolosak 24 eta 22 irabazi zion Anaitasunari, aurre denboraldiko lehen norgehiagokan. Anaitasuna lehen maila nazionaleko taldea da, eta froga ona izan da Tolosa Eskubaloiarentzat denboraldi berriari begira.

Jokalari guztiei eman zitzaizkien minutuak, eta froga ona izan zen akatsak zuzentzeko. Partida ez zuten jokatu Iñigo Arratibel, Aitor Ibarguren eta Asier Larrañagak. Halere, aukera izan zen fitxaketa berriak jokatzen ikusteko, eta oso sentsazio onak utzi zituzten Mikel Zuloaga, Lander Casado eta Andoni Zubeldiak.

Hurrengo partida ostegunean jokatuko dute, eta Egiako DV Torneoan hartuko dute parte. Aurkariak, lehen maila nazionaleko Egia, eta ohorezko mailako Tolosa Eskubaloia izango dira. 19:30ean hasiko dira partidak, eta jokalari guztiek izango dituzte minutuak.

Larunbatean, hiruko torneoa jokatuko dute Torrelavegan, Gijon eta Torrelavegaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!