Egitasmo honekin alferrikakoak diren objektuei aterabidea bilatu nahi diete. Halaber, dirurik gabeko funtzionamendua ere garatu nahi dute truke sistemarekin. Ana Yurd elkarteak jakinarazi gisan, birziklatutako materialarekin egindako eskulanak eta artisau lanak saldu eta trukatu egingo dituzte. Azoka doakoa da.
16:30etik 19:30ak bitarte jarriko dituzte postuak Berdura plazan. Edozeinek har dezake parte proiektu honetan; izena eman beharko da 622 412 266 telefono zenbakira deituz, edo ixitin@gmail.com helbide elektronikora idatziz.