Lehen arerioa, Bartzelona

Ataria 2016ko abuztuaren 4a

Irailaren 11an hasiko da Tolosa Eskubaloiaren denboraldi historikoa, eta lehen partidan, Bartzelona B taldea izango dute aurrez aurre. Jada abonuak eskuragai daude, urdinen partidak ikusi ahal izateko.

Zehaztuta dago Tolosa Eskubaloiaren egutegia dagoeneko. Aipatu gisan, irailaren 11an, Bartzelona handiaren aurka jokatuko dute tolosarrek, Usabalen. Bigarren norgehiagoka, aldiz, Kordoban izango dute; eta segidan, Bordils de Girona taldea etorriko da Usabal kiroldegira. Alex Nogués entrenatzaileak adierazi duenez, << Usabalen ikusiko den eskubaloia kalitate handikoa izango da, tradizio handiko eta nazio mailan entzutetsuak diren taldeak etorriko baitira >>.

Gainera, jada abonuak erosi daitezke Irrintzi tabernan. Helduen abonuak 60 balio du, gaztetxoenak 30 euro, eta familia osoarenak, berriz, 120 euro. Dena dela, Zarautz edota Bartzelonaren aurkako norgehiagoketan klubari laguntza eskaini beharko zaio.

Aurre-denboraldian, ondorengo partidak izango dituzte urdinek denboraldi hasierara sasoi betean iristeko:

  • Abuztuak 20: Tolosa vs. Anaitasuna
  • Abuztuak 25: Egia vs. Tolosa
  • Abuztuak 27: Gijon-Torrelavega eta Tolosa (Torrelavega torneoa)
  • Abuztuak 31: Zarautz vs. Tolosa
  • Irailak 3: Tolosa vs. Torrelavega

Gainontzean, kluba lan egiten ari da fitxaketa gehiago egiteko, 18 jokalariko taldea osatzearren.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!