Pili Zabala, Ahal Duguren lehendakarigai izateko hautagai

Tolosaldeko Ataria 2016ko uztailaren 20a

Irudia: Berria.eus

GALek eraildako Joxi Zabalaren arreba da; bihar agerraldia eskainiko dute, albistea xehatzeko.

Radio Euskadik eman du albistea, goizean goiz, joan den astelehenean bertan Nagua Alba Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Duguko idazkariak irrati kate berberean egindako adierazpen batzuen haritik. Alderdi politikoak azpimarratu duenez, tolosarrak "bikain" ordezkatzen du "herrialde justu, solidario eta inklusibo baten aldeko proiektu politiko bat".

Orain arte, bake eta bizikidetzaren esparruan aritu izan da Pili Zabala, GALek eraildako Joxi Zabalaren arreba baita. Ahal Duguren proposamena iragarrita, orain alderdiko oinarriek hautagaitza berretsi beharko dute, primarioetan.

Uztailaren 22tik eta 24ra bitarte, norbanakoek izena emateko aukera izango dute eta, hilaren 25ean, zerrendak aurkeztu ahal izango dira. Hilaren 27tik 31ra, berriz, barne-hauteskundeen kanpaina egingo dute, eta 29tik 31ra botoa eman beharko dute alderdikideek. Azkenik, zuzendaritzak abuztuaren 1ean emango du emaitzen berri, eta plazaratze horretan ezagutaraziko dute lehendakarigaiaren izena.

Gogora ekartzekoa da, joan den astean iragarri zuela, Kliangora –Ahal Duguko ildo kritikoak–, beren lehendakarigai proposamena: Juan Luis Uria medikua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!