Arantxa Garikano da Gipuzkoako txapelduna kadete mailan

Ataria 2016ko uztailaren 16a

Txirrindularitzako Emakumeen Tolosa Sarian, erlojuaren kontrako proban, lortu du garaipena eta Gipuzkoako Txapelketa ere jokoan izan denez, berak eskuratu du txapela.

Junior mailan irabazlea Miriam Gardachal izan da, eta elite eta 23 urte azpiko mailan Ainara Elbusto izan da lehena. Torneo Euskaldunerako baliagarria izan da proba. Guztira 85 txirrindularik parte hartu dute Oriako Txirrindulari Eskolak antolatu duen Emakumeen Tolosa Sarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!