Betiko plazetan, kontsumo bide berriak

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko uztailaren 16a

Ana Yurd elkarteak bigarren eskuko azoka eta truke azoka antolatu du, gaur, estreinakoz, Berdura plazan; aurrerantzean, hileko hirugarren larunbatero izango da hitzordua.

Urtebete baino gehiagoko lana eman die azokaren ideia garatu eta gorpuzteak baina, azkenean, gaur plazaratu dute kontsumo bide desberdin bat eskainiko duen egitasmoa: bigarren eskuko azoka eta truke azoka.

Ana Yurd munduko emankumeen elkartea da sustatzaile nagusia, eta artisautza lanak nahiz bigarren eskuko produktuak azoka salgai jarri nahi dituen orok aukera izango du horretarako.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!