Erabilpenik gabekoei probetxua atera nahian

Iñigo Otaegi 2016ko uztailaren 14a

Ana Yurd elkarteko kideek Tolosan hilero egingo den bigarren eskuko eta truke azokara gonbidatu dituzte herritarrak.

 

 

Beste herrialde batzuen ereduari jarraituz, birziklapenaren aldeko azoka antolatu du Ana Yurd elkarteak. Halaxe aitortu du kideetako batek: "Etxean erabiltzen ez dituzten materialak hona ekartzera gonbidatzen ditugu herritarrak". Garai hauetan dauden kezkak leuntzeko modu bat da egitasmo hau, alferrikakoak diren objektuei aterabidea bilatzea baita egitasmo honen helburua. Halaber, dirurik gabeko funtzionamendua ere garatu nahi dute truke sistemarekin.

 

Ana Yurd elkarteak jakinarazi gisan, birziklatutako materialarekin egindako eskulanak eta artisau lanak saldu eta trukatu egingo dituzte. Azoka doakoa izango da; alabaina, erabiltzaile bakoitzak bere postuaz eta sortzen duen zaborraz arduratu beharko du. Azokan parte hartzen dutenek aipatutako arauak errespetatzea funtsezkoa dela esan dute antolatzaileek.

 

Uztaileko hirugarren larunbatean izango da, 16:30etatik 19:30ak bitarte, Berdura plazan. Edozeinek har dezake parte proiektu honetan; izena eman beharko da 622412266 telefonora deituz, edo ixitin@gmail.com-era idatziz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!