Piztu da festa, txupinarekin batera

Iñigo Otaegi 2016ko uztailaren 8a

Atzo zenbait ekitaldi egin ostean, gaur eman zaie hasiera ofiziala Iurreamendi auzoko jaiei. Gaur eta biharko egunez festa usaina nabarmenduko da auzoan, eta izango dute zertaz gozatu iurreamenditarrek.

 

Jende andana bildu da Pello Olanok jaurti duen txupinazoa ikustera. Halaxe aitortu du Olanok, jaiei hasiera ofizialki eman ondoren: "Ez dakit txupinazoa botatzea ohorea den, baina, ilusioa egiten dit haurren poza ikusteak".

 

Ekintzaz josia dago, gainera, festa xume hauen egitaraua; iurreamenditarrek, beraz, izango dute abagunerik euren festa gosea asebetetzeko.

 

Gaur, uztailak 8:

 

18:00. Haur jolasak.

18:30. Gazteen erronka.

20:30. Afaria.

23:00. Dantza eta XABI DJ.

 

Bihar, uztailak 9: 

19:00. Haurren krosa.

19:30. V Iurreamendiko Toka Txapelketa.

20:30. Patata tortilla lehiaketa

21:00. Afaria.

Pello Olanoren elkarrizketa entzungai:

 

Erlazionatuak

Txupinak agintzen du

Itzea Urkizu Arsuaga 2016 uzt 08 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!