2016/07/15 - 2016/07/17 00:00
Oargik hiru eguneko txangoa antolatu du.
Uztailak 15, ostirala: Tolosatik atera Las Almunias herrian lo egiteko
Uztailak 16, larunbata: Peonera arroilaren beheko zatia jaistera
Uztailak 17, igandea: Formiga arroila jaitsi
Gainditu beharreko arroilak errazak dira. Larunbatekoan ez dago oztoporik eta igandeakoak hiru ditu, handiena 7 metrokoa delarik.
Eraman beharreko materiala: neoprenoa, kaskoa, arnesa, lotzeko kaboa eta zortzia.
Elkartean materiala dago alokatzeko, nahi izanez gero.
Izena emateko 688698642 telefonora deitu edo info@oargi.org-era mezua bidali. Azken eguna uztailak 13 izango da, asteazkena.
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?