Ramadana, bizilagunengandik gertuago

Ataria 2016ko uztailaren 4a

Ramadan hilabeteko gau bat bizilagunekin partekatzeko ekimena egin zuten igandean, Larramendi auzoan.
 

Otoitza, baraualdiaren mozketa eta afaria –iftar– egin zituzten Larramendiko bizilagunekin batera. 60 pertsona inguru bildu ziren, eta musulmanek beren erlijioaren eta ohituren berri eman zuten. 
 
Ana Yurd eta Litaarafu elkarteek antolatu zuten ekimena. Hemen dituzue ekimeneko argazki gehiago ikusgai: 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!