2016/06/24 - 2016/06/26 00:00
Lescun aldera antolatu du irteera Oargi Mendi Taldeak.
Ekainak 24, ostirala: Tolosatik irtengo eta Lescun herrira joango dira, bertan dagoen kanpinean lo egiteko. (Bidaia, 3 ordu inguru).
Ekainak 25, larunbata: Sanchese-ko aparkalekutik oinez aterako eta Billare (2318m) mendira igoko dira. 9 ordu inguru beharko dira, eta 1240 metroko gorabehera izango du ibilbideak.
Igoko dituzten bideek F+ zailtasuna dute, bukaerako zatia aereoa eta konprometitua da, altuerari beldurrik ez izatea komeni da.
Ekainak 26, igandea: Kotxea hartu eta Etsaut herrira joango dira. Chemin de la Mature-ko bidean (harkaitzean egindako bidea) zehar ibilaldia egingo dugu. 5 ordu inguruko ibilaldia izango da.
Eraman beharreko materiala: Kaskoa, arnesa, baga bat eta rapelatzeko gailua. Kanpin denda, bi eguneko gosaria eta afaria. Behar duenak elkartean materiala alokatzeko aukera du.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna ekainak 20, astelehena.
Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?