Tatamiarekin dantzan

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko ekainaren 18a

TOLOSA CF Gimnastika Erritmikoko gaztetxoek ikasturte amaierako ikuskizuna eskaini zuten, atzo, Usabal kiroldegian.

Harmailetan, guraso, senide eta lagunak zain zituzten, eta baita taldeko kideak ere, ile, jantzi zein oinetakoz ondo atonduta. Ez zen, ez, ikasturtean barrena jokatu dituzten dozenaka kirol lehia horien antzeko ezer, baina tatamia zapaldu zuten gimnastek ez zuten animo oihurik falta izan.

Bakarka nahiz taldeka, gimnastika erritmiko klasiko edo teknikoenetik hasi, eta dantza saiora hurbiltzen ziren koreografietaraino plazaratu zituzten Usabalen, azken hilabeteotan lan-orduen erakusle. Uda atseden hartzeko baliatuko duten arren, atzoko ekitaldia lanean jarraitzeko beste soka-mutur bat baino ez zen izan Tolosa CF Gimnastika Erritmikoko kideentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!