Solasaldia eta bertso afaria Artubi elkartean

Ataria 2016ko ekainaren 10a

Miren Salbador arraunlari alegiarra.

Iñaki Artola eta Miren Salbador kirolariek parte hartuko dute, gaur 19:00etan hasiko den solasaldian.

Iñaki Artola pilotari alegiarra.

Artubi elkartetik beste ekitaldi bat antolatu dute. Oraingoan Ostirala solasean eta bertsotan deitu diote, eta gaur bertan izango da. Izenak dioen moduan, solaserako eta bertsotarako aukera izango da Artubi elkartean bertan.

Hasteko, solasaldia izango da eta bi kirolari gazte izango dira protagonista. Batetik, Iñaki Artola pilotari alegiarra, eta, bestetik, Miren Salbador arraunlari alegiarra. Beraien kirol ibilbideari buruz ariko dira hizketan, 19:00etan hasiko den solasaldian.

Hitzaldi-solasaldiaren ondoren, afaltzeko aukera izango da, eta otordua girotuko dute eskualdeko bi bertsolarik: Unai Mendizabal zizurkildarrak eta Mikel Artola alegiarrak. Afarira joan nahi duenak gaur eguerdirako izena eman behar du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!