'Tolosan egina' lege bakarra BOX.An

Tolosaldeko Ataria 2016ko eka. 9a, 12:20

Hirugarrenez antolatu dute 'Made in Tolosa' azoka, zenbait berrikuntzarekin. Larunbatean izango da

BOX.A elkarteak hirugarrenez antolatuko du, larunbatean, Made in Tolosa azoka. Eskuz eginiko produktu ekoizleekin bete zituzten postuak lehen aldian, eta urtero berrikuntzaren bat txertatzen dute hitzorduan; artisautza azokak jakiak, tailerrak eta musika ere biltzen ditu jada.

Arratsaldean ekingo diote lokala girotzeari, 16:00etan, eta azoka 20:00ak bitarte zabalik izango da. Bitartean, ordea, hainbat jarduera izango dira Made in Tolosaren barruan.

17:00etatik 18:30era, esaterako, Soka artean izango da, eta 18:00etatik 19:30era bitarte txapa tailerrean txapak egiten ikasteko aukera izango dute, bertaratuek. Azoka itxi bitarte, 19:00etatik 20:00etara bitarte, Box Jam saioa izango da San Esteban auzoko lokalean, eta eguna behar bezala biribiltzeko, berriz, plan tentagarria prestatu dute: Peachy Joke taldeak emanaldia eskainiko du, 22:00etatik aurrera, eta Gin Tonik gaua ere izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!