Ekuadorko lurrikaren ondorioei aurre egiteko diru laguntza eskaini du Tolosako Udalak

Tolosaldeko Ataria 2016ko ekainaren 3a

8.193 euro bideratuko dituzte, Gurutze Gorriaren bitartez.

Tolosako Udala, Ekuadorren jaiotako tolosarrak, herriko hainbat eragile, Ereite elkartea eta Gurutze Gorria eskutik ari dira, Ekuadorko lurrikara jasan dutenei laguntza emateko lanean. Besteak beste, Tolosako Udalak ia 8.200 euroko diru laguntza bidaliko du ozeanoz bestalde, larrialdi egoeran daudenei laguntzeko.

Eragile horiek guztiek jorratutakoa, hala ere, ez da nahikoa izango, eta Tolosako Udalak herritarrei dei egin nahi izan die, honako kontu korrontean ekarpen solidarioa egitera: ES90 3035 0050 7105 0004 6056.

Halako errealitate bati aurre egiteko beharrezkoa den laguntzaren inguruko kontzientzia eta informazioa zabaldu asmoz, bihar goizean Gurutze Gorriak postua jarriko du, Tolosako Plaza Zaharrean, bertaratzen direnek Giza Laguntzaren Kutxa ezagutu dezaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!