Tolosako Udalak "irmoki" gaitzetsi ditu elkarteetako pintadak

Tolosaldeko Ataria 2016ko ekainaren 2a

Gisa horretako jarrerek etorkizunera begira "oztopoak ezartzen dituzte" haien iritziz, "herrian benetako parekidetasuna lortzeko.

Gaur goizean Tolosako zenbait elkartetan agertu diren aldarrikapen mezuen harira, Tolosako Udalak gaitzespen mezua zabaldu du. Besteak beste, 2010az geroztik udalak jorratutako "lanketa sakona" hizpide izan dute adierazpenean, eta gaur egun ere "urte horretan egindako diagnostikoa oinarri hartuta, berdintasun teknikariak lanean" ari direla ohartarazi.

Erakundeak bere babesa azaldu die elkarteei eta, halaber, adierazpen askatasunak "erasoa eta bandalismoa ez dituela arrazoitzen" nabarmendu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!