Gure Kaiola, Batasuna, Txinparta, Berazubi eta Aiz-Orratz/Veletako ateetan aldarrikapen pintadak margotu dituzte bart; emakumeak baztertzea egozten diete mezuek. Matxistak diote denek, eta bada Sukalderaino sartuko gara! dioenik ere. Tolosaldeko Ernaik bere gain hartu ditu ekintza hauek.
Batasuna elkarteko kideak egoitzako atea garbitzen ari ziren 09:30ak aldera eta, azaldu dutenez, "oso gaizki" iruditu zaie ekintza: "Hemen ez dago debekurik emakumeak sar daitezen". Aiz Orratz elkarteko bazkideek, berriz, ez dute adierazpenik egin nahi izan, elkarteko atea garbitzen ari zirela.
Gaur egun, Tolosako bost elkarte horietako lautan ez dago emakumezko bazkiderik; Berazubin bi daude.