Hondakinak nola sailkatu ikasten

Ataria 2016ko maiatzaren 28a

Birziklatu tentuz eta zentzuz, Tolosan 1 1464459143777
Birziklatu tentuz eta zentzuz, Tolosan 2 1464459152803
Birziklatu tentuz eta zentzuz, Tolosan 3 1464459160938
Birziklatu tentuz eta zentzuz, Tolosan 4 1464459169424
Birziklatu tentuz eta zentzuz, Tolosan 5 1464459177870
Birziklatu tentuz eta zentzuz, Tolosan 6 1464459186735
Birziklatu tentuz eta zentzuz, Tolosan 7 1464459195285

Birziklatu tentuz eta zentzuz kanpainaren azken saioa egin dute gaur goizean Tolosan. Birziklapenaren gaia kaleratzea, eta hondakinak gaika nola sailkatu behar diren erakustea da kanpainaren helburua.

Karpa batera eta bestera puxika erraldoiak garraiatu dituzte ekimenean parte hartu dutenek, karpa batetik bestera. Puxikak zintzilik zeramatzan hondakin mota bere lekuan zintzilikatu behar zen jomuga zen karpan. Opari moduan berrerabili daitekeen poltsa jaso dute.

Bi ekimen egin dira Tolosaldean kanpainaren barruan. Horietako bat herri handietan egon dena, gaur Tolosan egin dena bezalakoa. Bestea herri txikietan ikastetxeen parte hartzearekin jokoa eginez, eta herrian zehar trizikloekin informazioa zabalduz. Artelatz enpresa Aitziber Sarasolak azaldu duenez, "balantzea oso ona izan da. Denboran zehar kanpaina luzatu egin da, eguraldia medio, eta jendearen parte hartzea oso ona da. Jendeak esaten du birziklatu egin behar dela, eta zenbait zalantza ere azaldu dituzte hondakinak sailkatzerakoan, eta eskertzen du erantzun argiak jasotzen dituenean".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!