Besteak beste, Lopez Mendizabal plazan eta Plaza Zaharrean emanaldiak izan dira, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra, Hodeiertz Abesbatza eta ganbara taldeak kasu. Alde Zaharreko kaleak alaitu dituzte hainbat taldek, Tolosako Musika Eskolako akordeoi taldekoak, adibidez. Etenik gabe izan da musika Tolosan gaur goizean; eguraldiak ere parte hartu nahi izan du festan eta ez du oztoporik jarri.