2016/06/03 - 2016/06/05 00:00

Oargi, Aran bailarara

Oargi, Aran bailarara
Tolosa

Aran bailarara via ferratak egitera irteera. Bertan behera gelditu zen lehen eguraldiagatik eta ekainaren hasieran egingo du Oargi Mendi Taldeak.
Ekainak 3, ostirala: Tolosatik irtengo dira Aran bailaran dagoen Salardu herrira, bertan dagoen aterpean lo egiteko. Bidaia 3 ordu 30min ingurukoa izango da.

Ekainak 4, larunbata: Salardutik Unha herrira joango dira eta bertan dagoen ferrata egingo dugu. D+ zailtasunekoa da, ibilbide guztia egiteko 5 edo 6 ordu beharko dira. Berriro ere Salarduko aterpera itzuliko dira.

Ekainak 5, igandea: Kotxea hartu eta Les herri ingurura joango dira eta bertan dagoen ferrata egingo dute. MD zailtasuna du, ibilbidea egiteko 2 edo 3 ordu beharko dira. Ondoren Tolosara itzuliko dira.

Eraman beharreko materiala: Kaskoa, arnesa, ferratetarako disipadorea… (Elkartean disipadore batzuk dituzte alokatzeko).

Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org.  Azken eguna, maiatzak 30, astelehena.

Izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!