Txinparta batek kea sortu du Ferialekuko obretan

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko maiatzaren 18a

Suhitzaileak lanean ari dira, kea desagertarazteko.

17:45 aldera ke-laino lodi samarra agertu da Tolosako Ferialekuko teilatuan. Eraikina birgaitzeko lanetan ari dira azken asteotan, eta sua piztu ote denaren kezkaz bertaratu dira Udaltzaingoa, Ertzaintza eta bi suhiltzaile kamioi.

Azkenean, ordea, ezusteko txiki bat besterik ez da izan. Antza denez, Ferialekuko teilatuan lanean ari zirela, poliespan xafla batzuen artean txinparta sortu da, eta horrek eragin du kea. Suhiltzaileak urarekin ke-lainoa itzaltzen ari dira uneotan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!