Astelehenean irekiko da Sanjoanetako kartela bozkatzeko epea

Ataria 2016ko maiatzaren 13a

Tolosako kartel lehiaketako epaimahaiak aurkeztutako 19 lanetatik bost aukeratu ditu eta orain, herritarrek bost horien artean aukeratu beharko dute 2016ko Sanjoanak iragarriko dituen kartela

Epaimahaiko kideek maila altua eta ondorioz aukeraketan izan ohi dituzten zailtasunak azpimarratu dituzte. Lanak ikusgai egongo dira astelehenetik aurrera Antonio Maria Labaien kultur etxeko areto nagusian, honako ordutegian: 10:00-13:00 / 17:30-20:00 (asteburuan arratsaldez soilik). 

Bost lan hauen artetik aterako da irabazlea, baina horretarako herritarren bozkak ezinbestekoak izango dira. Bozka kultur etxean bertan edo www.tolosa.eus web orrialdean eman daiteke maiatzaren 22a arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!