Mikrouhin labe bat topatu du Xabi Otegi tolosarrak Olarrain auzoko organikoaren edukiontzian. Otegik edukiontzitik atera eta jarrera hau salatzeko "Hau ez da organikoa. Aski da" mezua idatzi du bertan eta argazkia atera. Salatu duenez gainera, ez omen da lehen aldia honelako jarreren lekukoa dela.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?